BERINAK/Les Vitrines arte garaikide ibilbideak gaurko sorkuntza galdezkatzen du, trukaketen emaitzen, elkar ezagutzeen, baita harreman sortzaileen sustatzeko dituen gaitasunari buruz. Sorkuntzaren ekoizpena bera edo aurkezteko prozesuak barneratzen ahal dituen gogoeta/ibilbidea da. Jositako lokarri bat, seinale dena publiko ta gomit, sortzaile ta antolatzaile, partaide, entrepresa, ikastetxeen...artean sortutako harremanan. Denak momentu beraren partaide SENPEREN.Lapurtar herri baten plazan, ipar ta hego Pirineo artean, euskal ondarea begiralearen behakoari inposatzen zaio berez doanaren indarrarekin. Testuinguru hortan gomitatzen ditugu bertako ta atzerriko sortzaileak trukaketa eramatea gaurko euskal gizartearekin.
Hemen, familiarekiko lokarria. LEPARCen prismotik ikusirik. Julio, aita; Juan , semea; Eli alaba-berria, hiru harreman garaikide den sorkuntzarekiko. Bizi amankomun bat ta ibilbide artistiko bereziak, partekaturik, erakusketa denboran, euskal gizarteari ikustaldi gisa.

Gehiago irakurri


TALDE | | | | | | FRANCAIS